TAUN TAUN (Euskera)

Taun Taun teatroa Bergaran (Gipuzkoan) sortu zen 1987. urtean, helduen munduan txotxongilo-jarduera aurrera eraman eta txotxongiloekin esperimentatzeko helburuarekin.

Hasiera batean helduentzako txotxongilo-ikuskizunak sortu zituzten eta, gerora, ikuskizunak sortzeaz gain, ikusleak kontzientziatu nahi izan zituzten beste sormen-unibertso batzuk ere badaudela ikusarazita. Ideia hori zela eta, bi urtean behin, BERGARAn HELDUENTZAKO TXOTXONGILOEN NAZIOARTEKO MOSTRA antolatzeko konpromisoa hartu zuen taldeak.

Urteetan zehar TAUN TAUN teatroa inspirazio- eta esperimentazio-laborategia izan da Bergarako hainbat artista ezagunentzat. Esterako, Asier Altuna zine-zuzendariak eta Manu Muniategiandikoetxea pintore eta eskultoreak hainbat ideia garatu zituzten taldearen lana kontuan hartuta. Asier Altunak zuzendu zuen bigarren film laburrean TAUN TAUNen panpinak azaltzen dira eta KON-ARTE ikuskizuna inspirazio-iturri izan zen Manu Muniategiandikoetxeak Iruñako arte-galeria ezagun batean egin zuen erakusketarako

TAUN TAUNen, halaber, titiritero ospetsuek hasi zuten euren ibilbide profesionala. Ignacio Azkargortak (Txo titelles) eta Iñaki Matak ("Barreras") sormen-lan pertsonalak eta taldearenak uztartu ahal izan zituzten.

Txotxongiloen antzerkia, Objektuen antzerkia, Antzerki bisuala, Antzerki alternatiboa, ematen diogun izena dena delakoa izanda ere, nahitaezko zerbaitera iristen gara, antzerkiaren definiziora, antzerkiaren muinera, arte moduan duen espezifikotasunera

IKUSKIZUNAK


"TERROR BAJO LOS HILOS" 1988 Helduentzat
"LAM ETA LOREA" 1989 Familia osoarentzat
"BI KATE" 1990 Helduentzat
"TAUN TAUN SHOW" 1992 Helduentzat
"MAKINATU" 1994 Helduentzat
"UBUBABEL" 1996 Helduentzat
"TXIO TXIOKA" 1999 Familia osoarentzat
"KONT ARTE" 2001 Helduentzat
"GALTZERDI" 2003 Familia osoarentzat
"TEAUENE" 2005 Helduentzat
"BATUTA" 2007 Familia osoarentzat
"IXILTASUNA" 2009 Helduentzat

SARIAK

“BI KATE”
“Villa de Madrid sariak”, 1991. urtea. Interpretazio-arloko lehenengo saria.

“TAUN TAUN SHOW”
“X. Euskal Antzerki Topaketak”, Azpetia, 1992”. urtea. Lehenengo saria.

“MAKINATU”
“VI Muestra Internacional de Teatro Alternativo de Madrid”, 1994. urtea. Aipamen berezia antzerki-ekoizpen onenarentzat

HELDUENTZAKO TXOTXONGILOEN NAZIOARTEKO MOSTRA

Taun Taun teatroak bi urtean behin antolatzen du BERGARAN (Gipuzkoa) HELDUENTZAKO TXOTXONGILOEN NAZIOARTEKO MOSTRA, 1991tik geroztik

Klikatu HEMEN “Mostraren blokera” joateko

AUFTIN FX4-FILM LABURRA
1993. urtean, Bergarako hainbat artistek, Asier Altunaren zuzendaritzapean eta “Bergarako tostoiak eta erreilenoak” izeneko taldean elkartuta, TAUN TAUNen panpina guztiak erabiliz, AUFTIN FX4 film laburra egin zuten.

Ikusi bideoa